Bergera Titinekin eta Ongay Azanzarekin Olaztin

Guaixe 2017ko uzt. 24a, 12:54
Ongay eta Bergera, beste taldekide batzuekin. Asteartean, Olaztin, arerioak izango dira.

Lau t´erdian Murgiondok Ollo izango du aurkari. Asteartean, 17:00etan, Olaztiko festetan

Olaztiko festetan kirolek garrantzia izango dute eta, bereziki, pilotak. Igandean San Migel elkarteko XLVI. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira, astearte goizean Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak eta astearte arratsaldean, berriz, Sakanako pilotari afizionatuen eta Garfeko pilotarien arteko jaialdi berezi eta ikusgarria antolatu dute.

Jaialdia Santiago egunean jokatuko da, 17:00etatik aurrera. Lehenik eta behin lau t´erdian lehiatuko dira Murgiondo etxarriarra eta Ollo. Eta partida nagusian Titin III.arekin osatuko du bikotea Irurtzun klubeko Iosu Bergera arruazuarrak, bere taldekide eta Aspeko pilotari ohi Alberto Ongayren eta Azanzaren kontra aritzeko. Zalantzarik gabe, zeresana sortuko duen partida izango da, pilotazaleen ikusmina piztuko duena.

Olaztiko pilota jaialdia
Asteartean, 17:00etan, Olaztin
Lau t´erdian: Ollo / Murgiondo
Binaka: Titin III.a-Bergera / Ongay-Azanza