Olaztiko Sutegi klubak, Sakanako pilota eskolen, Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin antolatutako Sakanako Udako Pilota Txapelketa bere bukaerara iritsi da. Aurreko bi asteburutan finalerdiak jokatu ziren eta asteartean, Santiago egunean, final handiak jokatuko dira, Santa Ana festetan murgilduta dagoen Olaztin.
Aipatu txapelketa maiatzaren erdialdean hasi zen eta lehen Sutegik antolatzen zuen Sutegi-San Migel Txapelketaren lekua hartu du. Aurten Olaztin antolatu da baina etorkizunean Sakanako gainontzeko herrietan antolatzea da asmoa, txandaka. 120 pilotari lehiatu dira txapelketan, gehienak sakandarrak. Asteartean erabakiko da nor diren udako txapeldunak.
Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak
Asteartean, garilak 25, 09:30ean, Olaztin:
Aurrebenjaminak: Lizarraga-Etxeberria (Irurtzun) / Gurmindo-Sarazibar (Sutegi)
Umeak A: Amiano-Yaben (Irurtzun) / Etxeberria-Okiñena (Irurtzun)
Umeak 1: Ulaiar-Igoa (Pilotajauku) / Zelaia-Eskudero (Aldabide)
Kimuak 1: Senar-Apaolaza (Lakuntza) / Rubio-Lizarraga (Sutegi)
Kimuak A: Sanchez-Sarasibar (Oberena) / Baztarrika-Berastegi (Aldabide)
Haurrak A: Erdozia-Lizarraga (Aldabide) / Etxeberria-Lopez (San Migel)
Haurrak 1: Peral-San Roman (Pilotajauku) / Ulaiar-Agirretxe (Pilotajauku)
Kadeteak: Otxoa-Ganboa (Oberena) / Berekoetxea-Berastegi (Irurtzun)
Gazteak: Aristegi-Ballerena (Txaruta) / Txoperena-Santamaria (Aurrera)