Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarrorako Agentziak sustatuta, zerbitzu berri bat dugu Iruñean, “Laguntza Produktuen Zentroa” delakoa. Bere xede nagusia da pertsonen autonomia sustatzea, etxean norberaren eguneroko lanak erraztea eta irisgarritasunean hobekuntzak bultzatzea.
Horretarako San Juan auzoko Cuesta de la Reina 3an, etxibizitza egokitu baten simulazioa dago eta hainbat produkturen erakusketa. Bertan langileek ematen dituzten zerbitzuak honakoak dira:
-Merkatuan dauden laguntza produktuei buruzko informazioa, erakusketa eta aholkularitza (garabiak, gurpildun aulkiak…), baita etxea egokitzeko ere (komunak moldatu, traba arkitektonikoak kentzeko…). Zalantzak izanez gero, bertan hainbat produktu ikusi eta probatu daitezke, eta egin nahi daitezkeen obren aurrean aholkularitza zehatza jaso. Esan beharra dago merkatuak ez duela inongo merkatal zantzurik; ez da ezer saltzen ezta marken gomendiorik ematen.
-Produktu horien erakusketaz gain, produktuak probatu eta beraiekin trebatzeko aukera badago ere.
-Langileei informazioa (autonomia ez dutenekin lan egiten duten langile orori, baina baita berritze lan obrak egiten dituzten kisusgileei ere, adibidez zaharberritzeak edo egokipenak egiteko).
-Trabei eta irisgarritasunari buruzko formazioa.
-Edozein kontsulta egiteko aukera.
Beraz, tokian bertan informazio zehatza jasotzeko aukera paregabea da eskaintzen dena. Oso egokia, esaterako, norberaren autonomia gutxitzen ari dela ohartzean, obra egoki bat egiteko komunean, argiztapen kontuetan… Izan ere, laguntza hauek nor bere kabuz moldatzen lagun dezakete.
Atentzioa astelehenetik ostiralera da, 12:00etatik 14:00etara (beharra edo aukerarik badago, aurretik hitzordua hartuta beste ordutegi batean). Harremanetan jartzeko aukerak bertara joateaz gain, 848 425 055 telefonora hots egitea edo centrosproductosde apoyo@navarra.es postara idaztea dira.