Asteburuan hasi zen IV. Bizkaiko Torneoa. Berrikuntza moduan, taldeka jokatzen ari da torneoa. Horrela, igandean, Anboto taldeak (Joanes Bakaikoa, buruz buru, Bengoetxea VI.a-Albisu, binaka, eta Victor, lau t´erdian) Kolitza taldea (Erasun, Urrutikoetxea-Larunbe eta Laso) hartu zuen menpean Etxebarrin jokatutako jaialdian.
Joanes Bakaikoak Erasun izan zuen aurkari eta, partida ederrean, azkenean Erasunek 13 eta 18 irabazi zion Etxarri Aranazkoari. Baina beste bi partidak Anboto taldekoek irabazi zituzten. Binakakoan Bengoetxea VI.ak eta Albisuk 15 tantotan utzi zituzten Urrutikoetxea eta Larunbe, eta, lau t´erdian, Victorrek 18 eta 13 irabazi zuen. Horrela, agorrilaren 22an jokatuko den final handirako sailkatu zen Anboto. Izan ere, ostiralean Anboto Oiz taldearen kontra aritu zen Arrigorriagan, eta Anboto izan zen txapelduna. Jaialdi horretan, Bakaikoak 18 eta15 irabazi zion Peña II.ari, buruz-buru).
Betalde, Larunbatean Barakaldon jokatutako Bizkaiko Torneoko final laurdenean, Ganekogorta taldeari 1 eta 2 irabazi zion Gorbeia taldeak. Binakakoan, Ganekogortako Elezkano II.ak eta Zabaletak 14 et 22 galdu zuten Gorbeia taldeko Altuna III.aren eta Rezustaren kontra.