Gorka Izagirrek Ordiziko Klasikoa nahi du

Guaixe 2017ko uzt. 25a, 08:34
Gaua Arbizuko Izarra hotelean eman dute Movistar Team taldekoek.

Gaur Ordiziako Klasikoa jokatuko da eta Movistarreko liderra Gorka Izagirre izango da. Movistar Team taldeak Arbizuko Izarran hartu du ostatua

Gaur, goizeko 10:00etan hasiko da 94. Ordiziako Klasikoa. Movistar Team taldearen liderra Gorka Izagirre Ziordiko bizilaguna da. Izagirrek hirutan irabazi du Klasikoa (2010, 2012 eta 2014) eta gaur bere laugarren garaipena lortu nahiko luke. Aipatzekoa da Movistar Team taldeak Arbizuko Izar Ondo hotelean hartu duela atseden.

Larunbatean Donostiako Klasikoan bilduko dira txirrindulariak, astelehenean Getxoko Zirkuitua jokatuko da eta agorrilaren 1etik 5era Burgosko Itzulia.