Futbol Campusaren bigarren txanda

Guaixe 2017ko uzt. 27a, 14:38

Mank-ek antolatuta, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotako 19 neska-mutiko dabiltza futbolean trebatzen

Aurreko urtean Sakanako Udako Futbol Campusaren lehen txanda izan zen eta aste honetan bigarren txanda dago martxan. Goizeko 09:30etik 14:00ak bitartean, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotako 19 neska-mutiko ari dira futbolean trebatzen Dantzalekuko futbol zelaian, Iokin Lobo eta Aitor Lara monitoreekin. Teoria eta praktika uztartuz, euren adinera egokitutako formazioa jasoko dute futbolari gazte sakandar hauek. Horretaz gain, ostegunean Donostiara irteera egin dute, Anoeta futbol zelaia gertutik ezagutzeko.

Partaideak
Nerea Arellano, Oier Gastesi, Angel Bergara, Aitor Gasanz, Unai Rodriguez, Julen Flores, Udane Vergara, Jon Navarro, Jon Lopez-Goikoetxea, Jon Cano, Julen Tejedor, Axio Imaz, Jose Luis Martin, Maider Granizo, Unai Calvo, Jon Perez, Julen Guerrero, Hegoi Legarra eta Gaizka Martin.