Igandean jokatu zen XLVII. Getaria-Zarautz Zeharkaldia igerian. Getariatik aterata, igerian Zarautzera iristea zuten erronka irteera hartu zuten bi mila igerilariek, igerian 2.850 metro osatuz. Horietatik 1.953 igerilarik lortu zuten bi herriak batzea. Iñaki Salaberria irundarra izan zen azkarrena (31:47). 12 igerilari sakandarrek lortu zuten proba bukatzea eta azkarrena Mikel Perez de Eulate izan zen. Etxarriar gaztea ikusgarri aritu zen eta 42.a iritsi zen Zarautzera (36:36), probako lehen nafarra.
Sakandarrak Getaria-Zarautz Zeharkaldia igerian (2.850 m)
1.Iñaki Salaberria (Irun): 31:47
42.Mikel P. de Eulate (Etx): 36:36
378.Iñaki Gallego (Alts): 43:59
543.Ioseba Razkin (Lak): 46:02
695. Mikel Tainta (Alts): 48:10
824. Jesus Albeniz (Uhar): 49:35
987.Juantxu Zabala (Arb): 50:59
1.024.Aitor Azpiazu (Etx): 51:19
1.037. Patxi Aldasoro (Olaz): 51:27
1.249.Elena Guzman (Alts): 53:57
1.287.Josu Ducar (Arb): 54:23
1.397.Jaione Astiz (Arakil): 56:21
1.845.Ioni Araña (Arb): 1:07:52