Atzo jokatu zen Ordiziako Klasikoa (165 km). Movistar Team taldeko Gorka Izagirre zen proba irabazteko faboritoena. Bukaerara arte gogor borrokatu zen Ziordian bizi den txirrindulari ormaiztegiarra, baina azkeneko eremuan ezin izan zuen aurrean egon. Lokosphinx taldeko Sergei Shilov gailendu zen esprint estuan eta Gorka Izagirre 15.a sartu zen, 8 segundora.