Denboraldi-aurreko partidak zehaztu ditu Osasuna Magnak

Guaixe 2017ko abu. 17a, 09:28

Agorrilaren 19tik irailaren 2ra bitartean Nafarroako Kopa eta denboraldi-aurreko partidak jokatuko ditu talde berdeak

C.A. Osasuna Magnak talde berdearen denboraldi-aurrea zehaztu du. Makina bat lagunarteko partida jokatuko dituzte Imanol Arregiren mutilek agorrilaren 19tik irailaren 2ra bitartean. 2017/2018 ligari irailaren 15ean ekingo dio Osasuna Magnak, Santiago Futsalen kontra.
Bestalde, denboraldi-aurrearekin batera Nafarroako Kopa jokatuko du Osasuna Magnak. Agorrilaren 30ean, 20:00etan, Orkoienen, Nafarroako Kopako finalerdia izanen du jokoan, Kirol Sporten kontra. Beste finalerdian Aspil Vidal Riberak eta San Juanek jokatuko dute. Irabazleak irailaren 8an Erriberrin jokatuko den Nafarroako Kopako final handirako sailkatuko dira.

Denboraldi-aurreko lagunarteko partidak
Agorrilaren 19an, Anaitasunan, Catgas Energia Santa Colomaren kontra.
Agorrilaren 22an, Figueruelasen, Rios Renovales Zaragozaren kontra.
Agorrilaren 25ean, Segovian, Segovia Futsalen kontra.
Irailaren 1ean, Sabadellen, Club Natación Sabadellen kontra.
Irailaren 2an, Manresan, Catgas Energia Santa Colomaren kontra.