Olaztiko Sutegi klubak, Sakanako pilota eskolen, Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin antolatutako Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak asteartean jokatu ziren, Santiago egunean, Olaztiko festetan.
Maiatzan hasi zen txapelketa eta guztira 120 pilotari inguru lehiatu dira, gehienak sakandarrak. Astearteko finaletan giro polita izan zen eta finalen ondoren trofeoak jaso zituzten finalista guztiek.
Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak
Aurrebenjaminak: Lizarraga-Etxeberria (Irurtzun) 18 / Gurmindo-Sarazibar (Sutegi) 6
Umeak A: Amiano-Yaben (Irurtzun) 18 / Etxeberria-Okiñena (Irurtzun) 4
Umeak 1: Ulaiar-Igoa (Pilotajauku) 18 / Zelaia-Eskudero (Aldabide) 10
Kimuak 1: Senar-Apaolaza (Lakuntza) 13 / Rubio-Lizarraga (Sutegi) 18
Kimuak A: Sanchez-Sarasibar (Oberena)18/ Baztarrika-Berastegi (Aldabide) 7
Haurrak A: Erdozia-Lizarraga (Aldabide) 18 / Etxeberria-Lopez (San Migel) 7
Haurrak 1: Peral-San Roman (Pilotajauku) 8 / Ulaiar-Agirretxe (Pilotajauku) 18
Kadeteak: Otxoa-Ganboa (Oberena) 18 / Berekoetxea-Berastegi (Irurtzun) 15
Gazteak: Aristegi-Ballerena (Txaruta) 14 / Txoperena-Santamaria (Aurrera) 18