2009ko martxoan Nafar-Lansarek 983 langabe zenbatu zituen Sakanan. Ordurako finantza-krisiak eragindako enplegu suntsiketak erritmo bizia zuen ibarrean, eta hala segituko zuen hurrengo urteetan, 1.000 eta 2.000 langabetuko markak gaindituz. Ekonomia jarduera pixkanaka hobera egiten ari den adierazlea da garagartzaroa 959 langaberekin ixtea. Nafarroako populazioaren % 3,16 gara sakandarrak eta langabeziari dagokionez, % 2,67.
Aurtengo lehen seihilabetekoan langabezia %17,89 jaitsi da; 209 sakandar atera dira zerrendatik. Zenbat eta langabetu gutxiago izan, orduan eta nabariagoa da emakumezkoek lana opatzeko duten zailtasuna. Urte erdian hiru puntu egin du gora haien langabeziak eta, dagoeneko, lana bilatzen ari diren hamar sakandarretatik sei emakumezkoak dira. Adinari dagokionez, erdiak baino pixka bat gehiagok 45 urte baino gehiago dituzte. 25 eta 44 urte artean dituzte lan bila daudenen % 38,06 eta gainontzeko % 10,84k 25 urte baino gutxiago dituzte.
Sektoreka lan eskaera gehienak, % 62,57, zerbitzuen arloan lanpostua bilatzeko da. Industrian lan egin nahiko lukete lan eskatzaileen % 22,63k. Kopurutan urrunago daude eraikuntzako % 4,17ko eta lehen sektoreko % 1,88ko eskaerak. Aurretik lan egin ez eta estreinako lanpostua lortu nahi dutenak % 8,76 da.
Kontratazioa
Urte erdian Sakanan 4.109 kontratu sinatu dira; % 51,86k (2.131) gizonezkoen sinadura dute eta gainontzeko % 48,14k (1.978) emakumezkoena. Azken horien kontratuak laburragoak izanen dira, haien langabezia urte erdian % 13,38 jaitsi delako, gizonezkoenak hamar puntutan baino gehiagoan behera egin duenean. Bestalde, sinatutako kontratuen % 93,21 hasieratik aldi baterakoa zen (3.830). Aurtengo lehen sei hilabetekoan mugagabe bihurtu diren kontratuak % 3,77 izan dira (155) eta hasieratik mugagabe ziren % 3,02 kontratu sinatu dira (124).
Sektoreka ia kontratu guztiak industria eta zerbitzuen sektoreetan izan dira. Industriak kontratuen % 48,28 (1.984) egin ditu eta % 47,65 (1.958) zerbitzuek. Eraikuntzan aritzeko kontratuak % 3,21 izan dira lehen seihilekoan (132). Azkenik, abeltzaintzan aritzeko kontratazioak % 0,85 izan dira (35). Sakanan egindako kontratazio guztiak Nafarroako % 2,31 dira.
Altsasuarrek kontratuen % 43,56 sinatu badituzte ere, herrian langabeziak ez du tamaina horretako jaitsierarik izan. Kontratuen % 12,41ek eta % 12, 27k, hurrenez hurren, lakuntzar eta irurtzundarren sinadura du. Bi herrietan langabeziaren beherakada handiagoa izan da. Kontratu kopuruari begira, haien atzetik Etxarri Aranaz (% 7,03), Arbizu (% 6,62), Olatzagutia (% 5,18), Uharte Arakil (% 4,67) eta Urdiain (% 4,45) daude.
Langabeziaren bilakaera 2017ko aurreneko seihilabetekoan | |||||
Udalerriak | Guztira | Guztira | Sakanako langabeziaren % | Aldea urte hasierarekin | |
2017-01-01 | 2017-06-30 | 2017-06-30 | Kopurua | % | |
Altsasu | 543 | 482 | 50,26 | -61 | -11,23 |
Arakil | 43 | 35 | 3,65 | -8 | -18,60 |
Arbizu | 51 | 35 | 3,65 | -16 | -31,37 |
Arruazu | 4 | 2 | 0,21 | -2 | -50,00 |
Bakaiku | 15 | 7 | 0,73 | -8 | -53,33 |
Ergoiena | 14 | 5 | 0,52 | -9 | -64,29 |
Etxarri Aranatz | 127 | 90 | 9,38 | -37 | -29,13 |
Irañeta | 5 | 5 | 0,52 | 0 | 0,00 |
Irurtzun | 152 | 121 | 12,62 | -31 | -20,39 |
Iturmendi | 16 | 18 | 1,88 | 2 | 12,50 |
Lakuntza | 53 | 43 | 4,48 | -10 | -18,87 |
Olatzagutia | 83 | 73 | 7,61 | -10 | -12,05 |
Uharte Arakil | 33 | 20 | 2,09 | -13 | -39,39 |
Urdiain | 21 | 13 | 1,36 | -8 | -38,10 |
Ziordia | 8 | 10 | 1,04 | 2 | 25,00 |
Sakana | 1.168 | 959 | 100,00 | -209 | -17,89 |
Nafarroa | 40.045 | 35.938 | 3.747,45 | -4.107 | -10,26 |
100 | |||||
Generoa | |||||
Gizonezkoak | 503 | 383 | 39,94 | -120 | -23,86 |
Emakumezkoak | 665 | 576 | 60,06 | -89 | -13,38 |
Adina | |||||
<25 | 124 | 104 | 10,84 | -20 | -16,13 |
25-44 | 452 | 365 | 38,06 | -87 | -19,25 |
>=45 | 592 | 490 | 51,09 | -102 | -17,23 |
Sektoreak | |||||
Lehen sektorea | 22 | 18 | 1,88 | -4 | -18,18 |
Industria | 297 | 217 | 22,63 | -80 | -26,94 |
Eraikuntza | 63 | 40 | 4,17 | -23 | -36,51 |
Zerbitzuak | 708 | 600 | 62,57 | -108 | -15,25 |
Aurretik lanik gabe | 78 | 84 | 8,76 | 6 | 7,69 |
Langabeziaren garapena | |||
Data | Guztira | Gizonezkoak | Emakumezkoak |
2009 / 06 | 1.230 | 619 | 611 |
2009 / 12 | 1.342 | 630 | 712 |
2010 / 06 | 1.438 | 666 | 772 |
2010 / 12 | 1.500 | 672 | 828 |
2011 / 06 | 1.505 | 698 | 807 |
2011 / 12 | 1.603 | 764 | 839 |
2012 / 06 | 1.661 | 794 | 867 |
2012 / 12 | 1.864 | 924 | 940 |
2013 / 06 | 1.842 | 941 | 901 |
2013 / 12 | 1.770 | 898 | 872 |
2014 / 06 | 1.545 | 701 | 844 |
2014 / 12 | 1.639 | 801 | 838 |
2015 / 06 | 1.281 | 545 | 736 |
2015 / 12 | 1.252 | 551 | 701 |
2016 / 06 | 1.097 | 430 | 667 |
2016 / 12 | 1.168 | 503 | 665 |
2017 / 06 | 959 | 383 | 576 |