Bi turismo bulego daude zabalik Sakanan

Guaixe 2017ko uzt. 31a, 11:53

Aralarko turismo bulegoa.

Altsasuko bulegoa Amaia Hernandezek kudeatzen du eta Aralarko santutegikoa, berriz, Odei Murugarrenek
Azkeneko lau urteetan turismo bulegorik gabe egon gara Sakanan. Baina Sakanako Plan Estrategikoan turismoa landu beharreko esparruetako bat zela jaso zen, turismo teknikaria kontratatu zuten, Paki Urbitarte, eta aurten uda partean bi turismo bulego zabaldu dira: Altsasukoa, Iortiako zabalgunean dagoen lokomotoran kokatua dagoena, eta Aralarko santutegiaren ondokoa.  

Sakanako turismo bulegoen ordutegia
Aralarko santutegiaren ondoko turismo bulegoan Odei Murugarren izanen da informatzailea. Altsasukoan, berriz, Amaia Hernandez. Bi bulegoak astelehenetan itxita izanen dira. Bestelakoan, ordutegi desberdina izanen dute.

Aralarko santutegiko turismo informazio puntua asteartetik larunbatera 11:30etik 18:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara dago zabalik. Harremanetarako: smaralarturismo@gmail.com e-posta edo 669 865 867 telefonoa daude.

Altsasukoa asteartetik larunbatera 10:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara dago zabalik. Igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Harekin harremanetan jarri nahi duenak bi bide ditu: altsasuturismo@gmail.com e-posta eta 625 311 265 telefonoa.