Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak bikote ikusgarria osatu zuten sanferminetan. Sanferminetako Binakako Torneoa irabazi zuten eta euren jarduna oso gustukoa izan zuten pilotazaleek. Aspek berriki hasiko den Andra Maria Zuriaren Torneorako apustu berbera egitea erabaki du eta Ezkurdia eta Rezusta izango dira torneoko bikote faboritoenetakoa. Andra Maria Zuriaren Torneoko finalerdian, Altuna III.a eta Merino II.a izango dituzte aurkari, agorrilaren 6an, 17:00etan (ETB1). Bikote irabazlea agorrilaren 8ko final handirako sailkatuko da.
Beste finalerdia agorrilaren 5ean jokatuko dute Olaizola II.a-Larunbek Urrutikoetxearen eta Albisuren kontra. Jaialdi horretan, hasierako partidan Jakarekin osatuko du bikotea Martijak, Victorren eta Beroizen kontra. Bakaikoa hirugarren partidan lehiatuko da, Ladis Galarzarekin batera, Gorkaren eta Merinoren kontra aritzeko. Ea Ezkurdiak eta Rezustak udako beste trofeo bat lortzen duten.
Martija Rosado Homenaje desafioan
Agorrilaren 7an Rosado Homenaje ardoaren desafioa jokatuko da Gasteizko Andra Mari Zuriaren ferian. Hiru partidatan lehiatuko dira Aspe eta Asegarce. Lau t´erdian, Retegi Bik Artola izango du aurkari; ondoren, Buruz Buru Txapelketako errebantxa jokatuko dute Bengoetxea VI.ak eta Irribarriak; eta, bukatzeko, Elezkano II.arekin osatuko du bikotea Martijak, Lasoren eta Untoriaren kontra aritzeko.