Iker Gorriti uhartearra da Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finalean izango dugun ordezkari bakarra, bera izan baitzen kanporaketan aurrera egin zuen bakarra. Finala Ezkurran jokatuko da, agorrilaren 18an, 18:00etan. Xuban Kañamares, Moisés Gogorza, Jesus Etxeberria, Emilio Garcia eta Iker Gorriti lehiatuko dira txapela lortzeko.
Bestalde, Lakuntzako festetan, agorrilaren 27an, Euskal Herriko 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da.