Kadeteen mailan primerako denboraldia daramatzate txirrindulari sakandarrek. Agorrilaren 12an Legariako lasterketan Intersport Irabiako Igor Arrietak eta Quesos Albenizko Unai Aznarrek borroka estua izan zuten helmugan, biak batera iritsi baitziren helmugara. Azkenean, Uharte Arakilgo Arrietarendako izan zen garaipena, Aznarren aurretik. Inhar Astitz (I.I.) 5.a sailkatu zen, Urko Gorriti (I.I.) 8.a, Iker Mintegi (Q.A.) 12.a, Aitor Alberdi (I.I.) 13.a eta Unai Villalobos (Q.A.) 15.a. Iker Mintegi altsasuarrak mendiko saria eta tarteko helmugen saria irabazi zituen eta Intersport Irabia izan zen talde onena.
Opakuako podium sakandarra
Hurrengo egunean, agorrilaren 13an, Opakuako Igoeran parte hartu zuten sakandarrek, erlojupeko proban. Igor Arrietak gelditu zuen lehen erlojua(21:44), atzera ere Unai Aznarren aurretik (21:58). Azken honen taldekide Iker Mintegi altsasuarrak osatu zuen podiuma (22:34). Aitor Alberdi 12.a sailkatu zen (24:11), Urko Gorriti 15.a (24:51), Unai Villalobos 16.a (25:00), Inhar Astitz 25.a (26:04) eta Quesos Albenizko Jonathan Vega 26.a (26:05).
Eta agorrilaren 18an, Los Arcosen, esprintean erabaki zen lasterketa. Intersport Irabiako Aitor Alberdi gailendu zen eta Quesos Mintegiko Iker Mintegi 5.a sailkatu zen, biak denbora berean. Igor Arrieta 8.a sartu zen, Urko Gorriti 9.a, Unai Villalobos 13.a eta Inhar Astitz onena. Irabia izan zen talde onena.