2017/2018 denboraldiari irailaren 16ean ekingo diote Preferente mailan dauden Lagun Arteak eta Etxarri Aranatzek. Aste bat beranduago abiatuko da, aldiz, Altsasuk jokatuko duen erregional mailako denboraldia. Baina liga hasi baino lehen, IMQ Kopan murgilduta daude gure taldeak.
Etxarri Aranatzek Barañainen jokatu zuen, Lagunak B taldearen kontra. Bi taldeek aukerak izan zituzten eta Etxarrik aldeko penaltia izan zuen, Barañaingo atezainak gelditu zuena. Bigarren zatian Lagunak B aurreratu zen eta nahiz eta Etxarri berdintzen saiatu, bigarren golarekin garaipena Barañainen gelditu zen.
Bestalde, Lagun Artea taldeak gaur, ostegunarekin jokatuko du IMQ Kopako partida, Noainen, Bidezarra B taldearen kontra (20:00).