Larunbatean kadeteen tropela Murietan bildu zen, XLIV. San Esteban Murieta Saria jokatzeko. Hiru txirrindulari iritsi ziren elkarrekin batera helmugara eta lehia estuan, Quesos Albenizko Iker Mintegik lortu zuen txapeldun izatea (1:19:19), Intersport Irabiako Urko Gorritiren eta El Caserio-Valsayko Imanol Garciaren aurretik.
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Unai Aznar 5.a sartu zen, Aitor Alberdi 11.a, Unai Villalobos 12.a, Jon Gil 20.a, Inhar Astitz 22.a eta Jonathan Fel Vega 41.a. Talderik onena Quesos Albeniz izan zen, denbora berean sailkatutako Intersport Irabiarekin batera.