Nafarroako Alderdi Sozialistak, PSNk, aldaketak egin zituen bere batzorde exekutiboan garilaren 29an. Maria Chivitek jarraituko du idazkaritza ordezkari izaten, baina exekutiba berrian aurpegi berriak daude. Tartean dago egun Olaztiko udalean PSNko zinegotzi Jose Maria Acerete (Iruñea, 1977). PSNko batzorde exekutibo berrian Aceretek Nafarroako Iparraldeko Guneko udal ekimeneko idazkaritza exekutiboaren ardura izango du.
PSNko exekutiba berria 18 gizonezkok eta 13 emakumezkok osatzen dute eta exekutibak batzordeko delegatuen %82,75eko babesa lortu zuen.