Bernoan, bide egiten

Guaixe 2017ko ira. 4a, 08:17

Bernoako galtzada azalarazteko lan berriak egin dira uda honetan. Hala, agorrilaren 10etik 24ra DeAmicitia GKEko boluntario talde bat Iturmendi, Bakaiku eta Etxarri Aranatzen lanean aritu zen. Haiek gure artean zeudela baliatuta, bi auzolan deialdi ere egin ziren, 12an Iturmendin eta 19an Etxarri Aranatzen. Mandazainek erabilitako harbide harbidea gero eta hobeto dago.





Argazkiak: Sakanako Garapen Agentzia.