Mendi eta eskalada teknikari ikasketetarako aparteko sarbide probak

Guaixe 2017ko abu. 31a, 19:50

Sakana Lanbide Heziketako ikastetxeak mendi ertaineko kirol teknikariko zikloa eta eskaladako kirol teknikari izateko ikasketak eskaintzen ditu. Bi ikasketa horietan izena emateko aparteko deialdia heldu den ostegunean eta ostiralean izanen da, irailaren 7an eta 8an. Sarbide-probak garagarrilean izan ziren, eta oraingoan ezohiko izen ematea izanen da. Hezkuntza Departamentuak egiten duen kirol-eskaintza ikasketen artean, mendi eta eskaladan trebatzeko aukera ere badago. Sakana LH ikastetxean egiten da ikasketa-eskaintza, eta dagoeneko hauta-probak ere antolatu dituzte.

Aurten mendi ertainen bosgarren edizioa eta eskaladako bigarrena izango dira. Matrikula irailean eginen da, eta ikasketak lastailean hasiko dira. Ikastetxearekin harremanetan jartzeko: 948 564 815 eta iestexer@educacion.navarra.es.