Agorrilaren 1etik indarrean da Nafarroako Gobernuak eta Anafe fundazioaren arteko hitzarmena. Foru administrazioak deialdia egin zuen eta fundazioak lortu du zerbitzu hori emateko kontratua. Ondorioz fundazioak migranteendako atzerritartasun gaietan arreta eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du Nafarroa guztian. Migrazio-fluxuen bertakotzea eta gizarte-kohesioa lortzeko Nafarroako Gobernuaren estrategietako bat da aipatu zerbitzua.
Nafarroako Gobernutik azaldu dutenez, zerbitzu berria daudenen osagarria izanen da. Migratzailee , eta harrera jendarteari ere, atzerritartasun arloko aholkularitza, informazioa eta orientazioa emanen du atzerritar kategoria esku-hartze prozesuan elementu bereizgarria denean eta, horrekin batera, atzerrian sortutakoei dokumentazio prozesuetan laguntzea. Anafe fundazioak herrialdeko bederatzi herrietan eskainiko du bere zerbitzua. Horien artean Altsasu dago.