Langabezia, gora

Guaixe 2017ko ira. 1a, 09:36

Langileak Satrustegin lanean.

Nafar Lansarek jakinarazi duenez, garila akaberan 996 sakandar langabezian zeuden, garagarrilean baino 37 gehiago. Generoari erreparatuta 20 emakumezkok eman zuten izena lana bilatzeko eta gizonezkoak 17 izan ziren. Langabe sakandarren % 59,84 emakumezkoak ziren (596) eta % 40,16 gizonezkoak (400). Adinari erreparatuz gero 45 urte edo gehiago dituztenen taldea da langabe gehien dituena, % 49,8 (496). Ondoren 25 eta 44 urte artekoak daude, % 39,46 direnak (393). Azkenik 25 urtez azpiko % 10,74 langabe daude (107).

Sektoreei erreparatuta haietako % 62,65 zerbitzuen arloan lan egin nahiko luke (624). Industrian lan egiteko prest zeuden % 22,39 (223). Eraikuntzarako lan eskaerak egin zituztenak % 4,12 izan ziren (41) eta lehen sektorean aritzeko % 2,01 (20). Azkenik, aurreneko lanpostuan aritu nahi dutenak langabeen % 8,84 izan ziren garilean (88).

Kontratazioa
Sakanan garilean 771 kontratu sinatu ziren. Horietatik % 55,38 gizonezkoek sinatu zituzten(427) eta %44,62 emakumezkoek (344). Kontratuen % 95,46 aldi baterako izan zen (736). Hasieratik mugagabeko kontratuarekin hasi ziren langileak % 2,59 izan ziren (20) eta kontratu mugagabe bihurtu zirenak % 1,95 (15). Kontratuen % 53,31 zerbitzuen arloan egin zen (411). Industriak kontratuen % 44,75 hartu zituen (345), eraikuntzak % 1,56 (12) eta abeltzaintzak % 0,39 (3). Sakanan garilean sinatutako kontratuak Nafarroan sinatutakoen % 2,39 izan ziren.

Udalerria Guztira  
Sakanako langabeziaren %
 
ALTSASU 489 49,10
ARAKIL 36 3,61
ARBIZU 52 5,22
ARRUAZU 4 0,40
BAKAIKU 9 0,90
ERGOIENA 5 0,50
ETXARRI ARANATZ 91 9,14
IRAÑETA 4 0,40
IRURTZUN 122 12,25
ITURMENDI 18 1,81
LAKUNTZA 41 4,12
OLATZAGUTIA 73 7,33
UHARTE ARAKIL 22 2,21
URDIAIN 16 1,61
ZIORDIA 14 1,41
Sakana 996 100,00