SAKANAKO UDALEN OHARRA, OTSOPORTILLON EGONDAKO ERASO FAXISTA DELA ETA
Urbasako Otsoportillo leize-zuloak eraso faxista bat jaso berri du, bihar egingo den omenaldiaren bezperan. Jakina den moduan, bertan, irailaren lehen igandean guztietan, 1936ko biktimen oroimenez omenaldi bat egiten da, eta aurten ekitaldi hori Sakanako udal guztien artean antolatu da.
Sakanako udalok tinko salatzen dugu José Ramón Andaren eskulturan faxistek egindako erasoa, biktimak eta euren familiak iraintzen dituelako, eta askatasunaren eta elkarbizitzaren alde lanean ari diren eragileak inpunitate osoz mehatxatzen dituelako.
Bestalde, herritar guztiei deia egiten diegu, bihar, irailak 3, 12:30ean hasiko den ekitaldira etor daitezen.