25 urteko gizonezko sakandarra Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute asteburuan auto-istripua izan ondoren. Buruan kolpea zuen. Harekin batera beste hiru pertsona zihoazen eta Etxarri Aranazko osasun etxean artatu zituzten. Ezbeharra, antza, Urdiaingo igerilekuetako bidean gertatu zen. Gazteak gidatzen zuen autoa bidetik atera eta buruz behera gelditu zen. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gidari gaztea ikertzen ari da, gidatzeko baimendutako alkohol tasa hirukoizten zuelako.