Egunotan IMQ Kopako partidetan murgilduta daude gure taldeak. Ostegunean, Lakuntzan, Bidezarra taldeari 1 eta 2 irabazi zion Lagun Arteak, Gari Ruiz de Escuderok eta Markel Erdoziak sartutako golekin. Eta igandean, Lagunak B taldearen kontra bana berdindu zuen Lagun Arteak, partida oso paretsuan. Lakuntzarrak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, Beorlegik sartutako golari esker. Bigarren zatian, 3 puntuak Lakuntzara joango zirela zirudienean, Garcesek berdinketaren gola sartu zuen, penaltiz, eta bana berdindu zuten Lagunak B taldeak eta Lagun Arteak.
Bestalde, Etxarri Aranatzi 0 eta 2 irabazi zion Bidezarrak, San Donato zelaian. Lehen zatian Etxarriko atezain Gorrizek eta Bidezarrako aurrelari batek topo egin zuten eta Etxarriko atezaina erretiratu egin behar izan zen. Eta egoera hori bikain probestu zuten Bidezarrakoek, berehala sartu baitzuten partidako lehen gola. Etxarrik aukerak sortu zituen, baina etziren kontrako atera sartzen. Partida bukatzeko 10 minuturen faltan Bidezarrak bigarren gola sartu zuen eta horrela bukatu zen lehia.