Kimikorik gabeko nekazaritza ezagutzeko aukera

Arto soroa Arakilen.

Ostegunean, 11:00etan, Arbizuko industrialdean dagoen Utzugane zentroan hitzaldia.

Sakanako Garapen Agentziak eta Belardik, tokiko ekoizleen elkarteak, bestelako ezagutzen inguruko saioak antolatzen segitzen dute. Hurrengoa transgenikorik gabeko ekoizpenari eta kontsumoari eta kimikorik gabeko nekazaritzari buruzkoa izanen da. Tafalla transgenikorik gabeko udalerri bihurtu da eta esperientzia horren berri ezagutzeko aukera izanen da. Gainera, Intia erakunde publikoaren kimikarik gabeko nekazaritza egitasmoa eta arto transgenikorik erabiltzen ez  nekazari baten esperientzia berri emanen dute.

Horretarako hiru hizlari ekarriko dituzte: Jose Migel Ameztoi (Tafallako Udalarekin elkarlanean ari den Lantxurda erakundekoa), Juanje Corcin (Erriberriko nekazaria) eta Josepe Saez (Intia).