Itaroa Challenge sariak junior mailako Nafarroako lasterketak puntuatzen ditu. Villatuerta, Tafalla, Altsasu (2), Lizarra (2), Goldaraz, Bera, Zangoza, Galar, Aiegi, Iturmendi, Iruñeko Itzulia, Villatuerta, Obanos eta Dicastilloko lasterketak kontuan hartuta, Interporst Irabia taldeko Josu Etxeberria iturmendiarra da Itaroa Challengeko liderra, 259 punturekin. Quesos Albenizko Ailetz Lasa bosgarrena da (158 puntu), Iñigo Fernandez (Q.A.) 7.a (158 puntu), Beñat Etxezarreta (I.I.) 12.a, (59 puntu), Hodei Zia (Q.A.) 19.a (20 puntu), Xabier Mauleon (I.I.) 21.a (16 puntu) eta Imanol Galarza (I.I.) 25.a (4 puntu).
Lukinek utzitakoa
Asteburuan juniorrek eta 2. urteko kadeteek lasterketa izan zuten Lukinen. Juniorren sailkapena kontuan hartuz, Combustibles Galdeano taldeko Unai Esparza gailendu zen, esprintean (2:00:47). Ailetz Lasa 5.a sailkatu zen, Josu Etxeberria 6.a, Iñigo Fernandez 7.a, Imanol Galarza 16.a, Urko Gorriti 20.a, Beñat Etxezarreta 24.a, Hodei Zia 36.a eta Mateo Gonzalez 37.a. Muruzabal taldeko Mikel Retegi izan zen 2. urteko kadeteetan azkarrena eta Urko Gorriti 3.a.