Asteburu honetan fin ibili dira gure mendi korrikalariak. Larunbatean, Intzan, Intza-Ttutturre Km Bertikala jokatu zen. Intzatik abiatuta, Ttutturre gainera heltzea zen erronka (3,8 km). 129 korrikalarik osatu zuten proba eta Aitor Osa debatarrak hegan egin zuen (35:48). Ia bi minutu atera zizkion Xabier Macias irundarrari (37:44). 12 sakandarrek lortu zuten Ttutturre gainera iristea eta azkarrena Beñat Katarain izan zen (40:16). Lakuntzarra zazpigarrena izan zen klasifikazioan eta Mikel Rubio irurtzundarra hamargarrena (41:55). Emakumezkoetan Maider Fraile uhartearra izan zen nagusi (46:09). Hiru minutu pasa atera zizkion Izaskun Zubizarretari (49:29). Erkuden San Martin zazpigarrena sailkatu zen (56:41).
Hurrengo egunean, igandean, Usurbeko igoera jokatu zen Beasainen, 4x7 kilometroko aldapa gogorreko lasterketa. Bezperan Ttutturren zazpigarrena izan eta gero, Beñat Katarain lakuntzarrak dena eman zuen eta azkarrena ailegatu zen Usurbera (23:00). Koldo Agirre bigarrena sartu zen, 25 segundora. Emakumezkoetan, Ane Iturria iritsi zen lehena (26:23).
Sakandarrak Intza-Ttutturre Km Bertikalean
1. Aitor Osa (Deba): 35:48
7. Beñat Katarain (Lak): 40:16
10. Mikel Rubio (Irur): 41:55
13. Aritz Munarriz (Etx): 42:34
65. Mikel Lakuntza (Alts): 50:47
68. Joxan Salgado (Alts): 51:07
74. Fran Araña (Arb): 51:56
76. Fermin Azkargorta (Itur): 52:14
88. Jose Jav. Beregaña (Uhar): 53:24
94. Joseba Galarza (Iturm): 54:10
108. Erkuden San Martin (Etx): 56:41
112. Araitz Jaka (Etx): 58:27
124. Sergio Goñi (Olaz): 1:08:16
Sakandarrak Usurbeko Igoeran
1. Beñat Katarain (Lak): 23:00
41. Leire Palacios (Alts): 31:05
55. Jon Etxeberria (Etx): 35:48