Larunbatean IV. Garesko Rallysprinta jokatu zen, Nafarroako Rally Txapelketarako baliagarria. 19 taldek lortu zuten sailkatzea eta 7k proba utzi behar izan zuten. Joseba Beola eta Jose Luis Iratzoki (Mitsubishi Lancer Evo X) izan ziren azkarrenak (23:40), Iñaki Alegria eta Luis Zabalzaren (Ford Escort Cosworth) aurretik (24:27). Etxeberriko Garikoitz Goñi pilotua eta Iñaki Arive kopilotua primeran ibili ziren bere Renault Clio Sportarekin. Autoak bikain erantzun zuen, kopilotuak ere ongi eman zituen argibideak eta pilotuaren trebeziari esker sailkapen orokorrean zazpigarrenak sailkatu ziren (25:51), euren mailan, 4. Klasean, lehenak. “Ongi ibili ginen. Antolakuntzak prestatutako ibilbidea hirutan egin beharra zegoen eta lehen lehen eta bigarren pasaeretan egindako denbora 11 segundotan jaitsi genuen hirugarren pasaeran. Talde guztiak emandako laguntza eskertu nahi dugu” adierazi du Goñik sare sozialetan.
Bestalde, Iñigo Fernandez kopilotua Aitor Lozano pilotuarekin aritu zen (Peugeot 206 XS). Zortzigarrenak sailkatu ziren, euren mailan, 1 A mailan, lehenak (25:55).
Goñi eta Ariveren proba ikusteko
Garikoitz Goñiren eta Iñaki Ariveren proba ikusteko: https://www.facebook.com/426261847449549/videos/1452683568140700/?hc_ref=ARSXvzAT606m82ZRrDqoTBDAeJnYZwIsfgJqCxzn4coFcehxkwklts_Cv1L23g829ss