Larunbatean I. Campoamor Triatloia jokatu zen Tuteran, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen proba. Sakana Triatloi Taldeko kideak bikain ibili ziren. Aurrebenjaminen mailan Eneko Razkin bigarrena sailkatu zen eta benjaminetan Ekain Imazek irabazi zuen, bere taldekide Alain Razkinen aurretik. Emakumezkoen haurren mailan Nahia Imazek irabazi zuen eta gizonezkoen haurren mailan Xabier Borrega bederatzigarrena sailkatu zen.