Osasunbideak Eskualdeko Larrialdi-Zerbitzuak (SUC) martxan jarriko ditu aurki, lau gutxienik, Nafarroan. Gobernuak modu progresiboan zabalduko ditu zerbitzuak eta horietako bat Sakanan egonen da. Eskualdeko Larrialdi-Zerbitzuak 24 orduz egongo dira zabalik, larrialdietan adituak diren osasun-langileak izanen dituzte eta erradiologia sinpleak eta ekografiak egiteko baliabideak izanen dituzte. Horretaz gain, balioanitzeko UVI mugikor zerbitzua izanen du. Hala adierazi du Fernando Domingez osasun kontseilariak. Ekimena Landa-eremuko Larrialdi eta Lurraldeko Modelo proposamenean aurkeztu du. Oraindik ez da zehaztu zein datatan jarriko den martxan zerbitzua.
Eskualdeko Larrialdi-Zerbitzuekin landa eremutan bizi diren herritarrei larrialdi zerbitzuetatik 15 km baino gutxira egotea bermatzea da.