Euskaltegia, euskara gozatzeko bidea

Guaixe 2017ko ira. 8a, 09:58

Euskaldunberrietako batzuk hizkuntzara zergatik eta nola hurbildu ziren azaldu dute.

Orain da euskaltegian izena emateko garaia. Euskarabideak eta Euskara Zerbitzuek euskara irakasten duten ikastegi publiko eta ekimen pribatukoan izena emateko gonbidapena egin dute.

Matrikulazio garaia da euskaltegietan. Helduak euskara ikasten has daitezen edo ikasten segi dezaten momentu erabakigarria. Hizkuntza ikasteak, batetik, kulturaz eta harreman sozial eta laboralen esparru osoaz gozatzeko aukera ematen du eta, bestetik, euskaltegiak eta ingurune sozial euskaldunak pertsonari ikaskuntza arrakastaz bukatzeko ematen dion laguntza.

Euskaltegietan izena ematera animatzeko kanpaina bateratua egin dute Euskarabideak eta Nafarroako 32 Euskara Zerbitzuk; azken horien artean da Sakanako Mankomunitatekoa. Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara kanpainaren aurkezpenean Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak esan duenez, "Nafarroan hogeita hamar euskaltegi baino gehiago daude, urtetan metatutako esperientzia zabala eta askotariko metodologia dutenak. Gainera, asko dira modalitate eta klase-erritmo presentzialak nola autoikaskuntza programak, helduen beharrei eta ikasteko duten denborei malgutasunez egokituak. Horregatik, kanpaina bultzatzen dugunok herritarrak animatzen ditugu euskara ikasten ari direnen multzoan sartzera. Lehen aldiz sartzen denak bide zirraragarria izanen du aurrean eta ibilbide hori erdizka egin duenak, berriz, laster gabe komunikazio-bide praktiko eta etorkizunez betea izanen du".

Euskaltegian euskara ikasi duten eta euskara beren biziko askotariko esparruetan, hau da, familian, gizartean eta lanean, gaur egun erabiltzen duten bederatzi pertsonaren bizipenak bildu dira. Bideo hau ikus daiteke www.euskaraikasi.nafarroa.eus eta www.aprendeeuskera.navarra.es webguneetan. Gainera, euskara zein ikastegi eta herritan ikasten ahal den esaten da. Baita tokian tokian zein laguntza dauden. Diru-laguntza horien inguruko informazioa 012 telefonoaren bidezko arreta zerbitzuak emanen du ere irailean, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, izanen da

Orain arte halako helduak euskaltegietan izena emateko  kanpainak toki erakundeetako Euskara Zerbitzuek egiten zuten soilik. Estreinako aldia da Nafarroako Gobernua haiekin bat egin duena.

Matrikulazioa eta bekak
Sakanako AEK-ren Itsasi euskaltegian izena emateko epea irailaren 21era arte zabalik dago. Klaseak hilaren 25ean hasiko dira Altsasun eta lastailaren 2an Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen. Informazio gehiago nahi duenak euskaltegitik pasa (Altsasuko Gartzia Ximenez, 46) edo 948 468 258 telefonora hots egin dezake. Euskara ikasten duten helduendako bekak ditu Euskara Zerbitzuak. Haiei buruzko informazioa: 948 464 840 edo 948 464 867 telefonoak edo euskara@sakana-mank.eus.