Gurseko kontzentrazio eremuan 27 sakandar, momentuz

Guaixe 2017ko ira. 8a, 14:37

Gurseko kontzentrazio esparrua.

500 nafar baino gehiago egon ziren han. Nafarroako Gobernuak haiek identifikatzeko laguntza eskatu du.

Oloroe-Donamariako Gurseko errefuxiatu eremuak 1936ko estatu kolpetik ihesi joandako 500 nafar baino gehiago hartu zituen. Haiek guztiak gogoratzeko Nafarroako Gobernuak erakunde ekitaldi publikoa prestatzen ari da irailaren 30erako eta. Haren bidez, foru administrazioak haien memoria aldarrikatu eta biktima haiek egirako, justiziarako eta erreparaziorako duten eskubidea aldarrikatuko du.

Ekitaldira exilioa eta errefuxiatu eremuak ezagutu zituzten pertsona guztien familiak gonbidatu nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Hori posible izateko, ordea, gobernuko kideek joan nahiko luketen senide guztiekin harremanetan jarri nahi lukete. Horretarako bi zerrenda argitaratu dituzte: bata, Gursen preso egon eta haien herria zein den dakitenekin eta, bestea, herria aipatzen ez dena. Gobernutik eskatu dute zerrenda horietan agertzen diren pertsonen inguruko informazioa dakitenek edo haien senideen berri dutenek harremanetan jartzeko.

Harremanetarako:
pazyconvivencia@navarra.es e-postaren bidez edo 848 426 522 telefonoaren bidez jarri daiteke harremanetan.


27 sakandarrak
Nafarroako Gobernuak irailaren 1ean eguneratutako zerrendan 16 altsasuar, 4 ziordiar, bina uhartear eta etxarriar eta Izurdiagako, Irurtzungo eta Irañetako bana ageri dira. Guztiak gizonak. Herririk aipatzen ez den zerrendan Sakanan ohikoak diren abizenak daude, beraz. pentsatzekoa da beheko zerrenda luzatu daitekeela.

Herria Izen-abizenak Erakundea
Izurdiaga Julio Monedero Simon JSU/UGT
     
Irurtzun Braulio Ilzarbe Jauregui UGT
     
Irañeta Victor Goñi Erbeti STV
     
Uharte Arakil Dimas Fernandino Perez  
  Luis Fernandino Perez FUE
     
Etxarri Aranatz Bonifacio Fernandez Ayestaran UGT
  Antonio Velasco Arana UGT
     
Altsasu Valeriano Albistur Mazkiaran UGT
  Jose Celaya Aguirre CNT
  Cristobal Celaya Iriarte CNT
  Joaquin Etxebarria Imaz UGT
  Jose Maria Gorospe Lezea CNT
  Francisco Lecea Larraza UGT
  Mazkiaran Larraza Javier ANV
  Domingo Otxoa Imaz UGT
  Modesto Prieto Alvarez JSU
  Esteban San Jose Gallego NC
  Martin Soler Zanguitu PSOE
  Enrique Urizar Zelaya UGT
  Octavio Victoria Lacilla PSOE
  Jose Zornoza Zanguitu UGT
  Juan Zubiaurre Garcia NC
  Jose Garrues Santesteban UGT
     
Ziordia Valentin Aguirre Goikoetxea UGT
  Francisco Arza Ondarra  
  Hilario Arza Ondarra  
  Blas Lategui Arozarena PCE