Basket Navarrak ezin izan zuen Iraurgi SB-ren kontra irabazi ahal izan

Guaixe 2017ko ira. 11a, 12:52
CBASK Altsasu eta Agurain taldeko beteranoak.

Altsasun jokatutako partidan 72 eta 77 irabazi zuten gipuzkoarrek

Larunbatean puntako saskibaloi partida hartu zuen Altsasuko Zelandi kiroldegiak. CBASK Altsasuk antolatuta, zilarrezko LEB ligan dabilen Basketa Navarra Club taldeak aurten urrezko LEB ligara igo den Iraurgi SB talde gipuzkoarra izan zuen aurkari, liga hasi baino aurretiko lagunarteko partidan. Lehia oso borrokatuan, azkenean 72 eta 77 irabazi zuten gipuzkoarrek, 5 puntuko alde eskasarekin.

Aguraingoak altsasuarrak baino gehiago
Ziordiko festetan beteranoen arteko saskibaloi partida antolatu zen, CBASK Altsasu eta Agurain taldeko beteranoen artekoa. Euria ari zuenez, eta partida bertan behera ez uzteko, Araiako kiroldegian jokatu behar izan zuten bi taldeek. Aguraindarrak finagoak ibili ziren eta, azkenean, 39 eta 76 irabazi zieten Altsasukoei.