Espainiako txirrindularitza selekzionatzaile Javier Minguezek Movistar Team taldeko Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre konbokatu ditu, Norvegiako Bergen hirian aurki jokatuko diren Mundialetan parte hartzeko. Zehazki, irailaren 24an jokatuko den txirrindularitza lasterketan ariko dira biak. Horretaz gain, Ziordian bizi den Izagirrek erlojupekoa jokatu beharko du, irailaren 17an.
Hiriberrikoarendako bere seigarren Mundialak izango dira hauek. Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre eta Luis Leon Sanchez liderrak laguntzea izango da bere lana. Aldiz, Gorka Izagirre juniorra eta afizionatua zenean aritu izan zen Mundialetan, baina profesional moduan aurten debutatuko du.