Asteburuan jokatu zen, Oñatin eta Liernian, juniorren mailako Udazkeneko Kriteriuma. Hiru etapa zeuden jokoan, lehena Oñatin eta beste biak Liernian, tartean erlojupekoa.
Lehen etapa Unai Iribarrek (Limousin) irabazi zuen eta Intersport Irabiako Josu Etxeberria bigarrena sartu zen. Lierniako 2. etapan zortea alde izan zuen Etxeberriak eta garaipen polita lortu zuen, helmugara bakar-bakarrik helduta (1:25:29). 6 segundo atera zizkion Limousin taldeko Iñaki Muruari eta 9 segundo Arabarrak taldeko Andonio Lopez de Abetxukori. Bere taldekide Beñat Etxezarreta 27.a sartu zen, Quesos Albenizko Ailetz Lasa 34.a eta Irabiako Imanol Galarza 49.a. Eta hirugarren eta azken etapan, erlojupekoan, Lintxu Fundazioko Ibon Ruizek egin zuen denbora onena (6:40). Josu Etxeberria bigarrena sailkatu zen, 10 segundora, Ailetz Lasa 13.a (7:23) eta Beñat Etxezarreta 28.a (7:47).
Horrela, sailkapen orokorra kontuan hartuta, Josu Etxeberriak irabazi zuen Udazkeneko Kriteriuma (3:40:50); 31 segundora sailkatu zen Andoni Lopez de Abetxuko, eta 34 segundora Ibon Ruiz. Intersport Irabiako Beñat Etxezarreta 23.a izan zen.