Asteburuan igeriketan klasikoetako bat dena jokatu zen: 74. Kontxako Badia Igeriketa Zeharkaldia. 639 igerilarik probak zituen 2.220 metroak osatu zituzten. Azkarrenak Jon Mujika bergararra (24:01) eta Alba Romero errioxarra izan ziren (25:27). Sailkapen orokorrean seigarrena sartu zen Romero, ikusgarria. Iker Irigoien Claver altsasuarrak lan bikaina egin zuen: 639 igerilarien artean 19.a sailkatu zen altsasuarra (27:29).