Larunbatean Axari Trail mendi lasterketa jokatu zen Idiazabalen, bi distantziatan: Axari Traila (25,4 km) eta Axeri Txiki (16,4 km). Proba luzea 242 korrikalarik osatu zuten eta Ander Iñarra (2:03:10) eta Oihana Azkorbebeitia (2:27:02) izan ziren azkarrenak. Beñat Katarain lakuntzarra hirugarrena sartu zen, (2:07:59), eta Mikel Rubio irurtzundarra 135.a (3:05:47).
Axari Txikian Eneko Trinche (1:15:54) eta Ane Iturria (1:27:12) gailendu ziren. Alberto Martinez de Lagran altsasuarra 33.a sailkatu zen (1:35:52), Xuban Mendiola etxarriarra 39.a (1:39:05); Ander Rosado arbizuarra 58.a (1:46:09) eta Ainhoa Markinez olaztiarra 111.a (2:15:46)