Asteburuan I. Lizarrako Duatloia jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen proba. Sakana Triatloi Taldekoek atzera ere sekulako erakustaldia eman zuten. Aurrebenjaminen mailan, Oihan Andueza bigarrena sailkatu zen eta Asier Razkin bosgarrena. Benjaminen mailan, azkenaldian ohikoa den moduan Ekain Imazek irabazi zuen eta Alain Razkin bigarrena sailkatu zen. Kimuen mailan, Hegoi Lakuntza bosgarrena sailkatu zen eta haurren mailan Nahia Imazek erraz irabazi zuen.