Olaztiarrak Ziordian txapeldun

Guaixe 2017ko ira. 14a, 09:34

I. Ziordiko festetako kimuen Futbol 5 Txapelketan Olaztik 5 eta 2 irabazi zion Ziordiari final estuan

Ziordiko festetan I. Ziordiko festetako kimuen Futbol 5 Txapelketa jokatu zen. Lau taldek parte hartu zuten: Uharte Arakilgo Aralar Mendi, Olaztiko Sutegi, Urdiain eta Ziordia. Partidak jarraitzera eta taldeak animatzera jende asko hurbildu zen. Finalerdietan, Sutegik 7 eta 4 irabazi zion Aralar Mendiri eta Ziordiak 4 eta 2 hartu zuen menpean Urdiain.
Horrela, 3. Eta 4. Postuak zehazteko finalean Aralar Mendik 8 eta 7 irabazi zion Urdiaini. Final handian Ziordia eta Olazti lehiatu ziren eta lehia estuan, azkenean sariak Olaztira egin zuen ihesi, 5 eta 2 irabazi baitzuten olaztiarrak.