Sakanako I. Irristaketa Trofeoa

Guaixe 2017ko ira. 15a, 10:45

Larunbatean, 10:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazan

Altsasuko festetan irristaketaz gozatzeko aukera izango da. Zehazki, larunbat goizean Sakanako I. Irristaketa Trofeoa hartuko du Altsasuko Zumalakarregi plazak, goizeko 10:00etan hasita. Patin Sakana taldea da antolatzailea eta bertan Sakanako irristalariek parte hartuko dute.