Beraza Nafarroako Ultra Txapelketako txapelduna

Maider Betelu Ganboa 2017ko ira. 18a, 13:16

II. Nafarroa Xtreme lasterketako proba luzean (67 km) seigarrena sailkatu zen uharte-arakildarra. Proba laburrean (32 km) Evaristo Noveleta irurtzundarra hirugarrena izan zen

Sakandarrak II. Nafarroa Xtremen
67 km
1.Alvaro Ramos (Navasfrias):     7:28:18
6.Jose Luis Beraza (Uhar):     8:04:05
12.Joxeja Maiza (Etx):        8:18:01
14.Josu Unzurrunzaga (Etx):     8:26:03

32 km
1.Unai Santamaria (Hernani): 2:50:41
3.Evaristo Noveleta (Irur): 2:53:52
43.Iñigo Etxarte (Irur): 3:33:43
60.Andoni Goñi (Irur): 3:42:48
68.Iñaki Lacalle (Olaz): 3:47:59
87.Aitor Salinas (Etx): 3:59:08
125.Sergio Goñi (Olaz): 4:23:19


Larunbatean Zubirik II. Nafarroa Xtrem mendi lasterketa ikusgarria hartu zuen, bi distantziatan: 67 Km-koa, luzea, eta 32 Km-koa, laburra. Bi proben artean 367 korrikalari lehiatu ziren.

Proba luzean Adi, Saioa eta inguruko mendi ikusgarriak gaindititu behar izan zituzten proba osatu zuten 103 korrikalariek.  A4XK taldeko Alvaro Ramos izan zen azkarrena. Helmugara heltzeko 7 ordu, 28 minutu eta 18 segundo behar izan zituen Navasfriaseko (Salamanca) korrikalariak. 3 sakandarrek osatu zuten proba, Jose Luis Beraza buru zela. Seigarrena iritsi zen uhartearra (8:04:05), probako lehen beteranoa. Eta proba Nafarroako Ultra Txapelketa zenez, Nafarroako txapelduna izan zen Beraza, probako lehen nafarra izan baitzen. Uhartearrak sare sozialetan azaldu duenez, azken unean eman zuen izena lasterketan eta
Emakumezkoetan Zizur Nagusiko Irene Genbek irabazi zuen proba (8:52:24), sailkapen orokorrean 21.a.

Eta 32 km-ko proba laburrean, aldiz, Unai Santamaria (2:50:41) hernaniarra eta Aroa Sío (3:23:39) galiziarra gailendu ziren helmugara iritsi ziren 163 korrikalarien artean. Hirugarrena Evaristo Noveleta irurtzundarra izan zen (2:53:52).

Bestalde, Atxondon X. Sorginen lasterketa jokatu zen larunbatean (17 km). Ander Iñarrak (1:23:30) eta Maria Zorrozak (1:39:13) irabazi zuten. Xuban Mendiola etxarriarra 63.a sailkatu zen (1:50:34).