Atzo hasi ziren Logroñoko San Mateoak. Aurtengo berrikuntza da Aspeko eta Asegarceko pilotariek elkarrekin jokatuko dutela, nahastuta. Joseba Ezkurdia arbizuarrak, esaterako, Jon Ander Albisuren laguntza izango du atzeko koadroetan. Bikoa gaur sartuko da lehian, Irribarria eta Urrutikoetxearen kontra (19:15). Galtzaileek Olaizola II.a eta Zabaleta izanen dituzte zain, asteazkenean, eta irabazleek ere arerio berberen kontra jokatu beharko dute ostiralean.
Ezkurdia eta Zabaleta Altsasun garaile
Atzo, Altsasuko festak zirela eta, pilota jaialdia antolatu zuen Aspek. Hasierako partidan Adur Lasak ezin izan zuen garaipenaz gozatzerik izan; Mendizabal III.ak eta Erostarbek 22 eta 13 hartu zituzten menpean etxarriarra eta Jaka. Aldiz, partida nagusian garaipena etxean gelditu zen; Ezkurdiak eta Zabaletak bikain jokatu zuten eta 22 eta 12 hartu zituzten menpean Altuna III.a eta Larunbe.