Abian dira Munduko Txirrindularitza Txapelketak, Bergenen (Norvegia). Igandean gizonezkoen profesional mailako taldekako erlojupekoa jokatu zen, 42,5 km-ko proba. Tom Dumoulin, Wilco Kelderman, Matthews, Oomen, Kamna, eta Soren Kragh Andersen txirrindularien Team Sunweb taldea (Alemania) izan izan zen txapeldun handia (47:50). Imanol Erbitik, Gorka Izagirrek, Andrey Amadorrek, Alex Dowsttek, Jonathan Castroviejok eta Sutterlinek osatutako Movistar Team seigarrena sailkatu zen, 1:19ra.
Hurrengo egunotan selekzioka burutuko dira lehiak. Hurrengo egunotan bakarkako erlojupekoak jokatuko dira eta, igandean, gizonezkoen lineako lasterketa dago jokoan. Bertan Hiriberriko Imanol Erbiti eta Ziordiko bizilaguna den Gorka Izagirre ariko dira. Erbitiren lana Gorka Izagirre, Jonathan Castroviejo eta Luis Leon Sanchez liderrak laguntzea izango da.