Mank-eko Futbol 8 Topaketetan izena ematea zabalik

Guaixe 2017ko ira. 19a, 13:34

Taldeek urriaren 6ra arte eman dezakete izena

Urtero bezala, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Futbol 8 eta Areto Futbol 8 Topaketak antolatuko ditu, bi mailatan: kimuen mailan (2007an eta 2006an jaiotako neska-mutilak) eta benjaminen mailan (2009an eta 2007an jaiotakoak). Dagoeneko zabalik dago aipatu topaketetan apuntatzeko epea, urriaren 6ra arte, Mank-en (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus).