Sakanako Mankomunitateak, Askalatsen laguntzarekin, kirol egokitua eskainiko du beste behin. Zehazki, igeriketa eta soinketa eskola izango da eskainiko dena, urriaren 2tik maiatzaren 16ra bitartean, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara. Aitor Mozo izango da irakaslea. Jarduera dohainik da baina izena eman beharra dago, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus).