Nafarroako Kultura Planaren bilerak

Guaixe 2017ko ira. 20a, 12:37

Ostiralean, 17:00etatik 19:30era, Altsasuko Iortia kultur gunean. Herritarren mahaia, berriz, asteazkenean, 17:00etatik 19:30era bilduko da eraikin berean.

Irailaren 4an egin bezala, Kultura Zuzendaritza Nagusiko ordezkaritza Altsasura etorriko da 2017-2023 Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa lantzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak hura kultura eta arte eragileen parte hartzearekin landu eta osatu nahi du. Hilabete hasierako saioan diagnosiaren aurreneko proposamen bat kontrastatu eta ekarpenak jaso zituzten. Helburua zen Nafarroako kulturaren gaur egungo eta etorkizuneko errealitatearen mapa eraikitzea. Ostiraleko saioan, berriz, hurrengo urteetarako Planaren zer ekintza egingo liratekeen erabakiko da.
  

Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren ikuspegiak osatzeko herritarren mahaia ere antolatu du Kultura Zuzendaritza Nagusiak. Heldu den asteazkenean izanen da, Iortia kultur gunera. Saioetarako dokumentazioa jaso edota joateko izena eman nahi duenak Nafarroako Gobernu Irekia atarian egin dezake.

Erlazionatuak