Bertso eskola garaia da

Guaixe 2017ko ira. 20a, 19:02

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia hastear den honetan, bertsoarekin lotura duen beste ekimen bat ere abiatzear da: bertso eskolen ikasturtea. Haietan gaitasun ugari trebatu eta hitzarekin gozatzeko aukera izaten da, esaterako: bat batekorako, iruditegia eta argudioak lantzeko, jendarte interesgarria ezagutzeko eta euskaraz bizi eta harekin jolasteko. Sakanan bi bertso eskola daude: Arbizun eta Altsasun. Haietan izena eman nahi duenak Nafarroako Bertsozale Elkartera jo dezake 948 143 747 telefonora hots eginez edo nafarroa@bertsozale.com e-postara idatziz.