Kataluniako atxiloketak salatzeko kontzentrazioak egin dira

Guaixe 2017ko ira. 20a, 20:30

Guardia Zibilak Kataluniako Generalitateko hainbat egoitza miatu eta gobernuko hamalau goi kargu atxilotu ondoren, hori salatzeko kontzentrazio deialdi ugari egin dira Euskal Herrian. Eta horietan parte hartzera hots egin dute, besteren artean, EH Bilduk, ELAk eta LABek. Sakanan, gutxienez, Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun egin dira kontzentrazioak. Kataluniako banderez eta aparte elkarretaratze batzuetan bildutakoek eskuetan kartelak zituzten eta, besteak beste, honako leloak irakur zitezkeen: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat; referemendun = demokrazia; ascatasunera edo visca Catalunya lluire.

Argazkiak: utzitakoak.