Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatutako topaketan gazte arbizuarrek eta etxarriarrek parte hartzeko aukera izanen dute. Salto! topaketaren helburua da udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzea eta beraien artean euskara oinarri hartuta saretzea da asmoa. 15 eta 18 urte arteko gazteak bilduko dira topaketetan, eta hiru egunetan hainbat ekimen eta ekitalditan hartuko dute parte lagunartean, begirale eta sukaldariekin batera.
Gazteendako aisialdi eskaintza horrekin UEMAk gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahaldundu nahi ditu. Azken batean, euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburuetako bat, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da topaketa horiekin.
Izen emateko hiru bide
UEMAren sare sozialetan haiekin harremanetan jarrita, @uema_eus. Telefonoz: 943 816 699. eta e-postaz: hezkuntza@uema.eus. Lastailaren 9ra arte eman daiteke izena eta 30 euro balio du.